Datorren astean Irakurle Klubaren 2013-2014 ikasturtea hasiko denaren aitzakiarekin, hona egitasmoaren arduradunaren ikasturte-aurkezpena:
“Ikusten duzuenez, aurten Rikardo Arregiren poema liburu ederra jarri dut, eta bide batez saiatuko naiz gurera etor dadin. Horretaz gain, martxoko edota maiatzeko saiorako ere ekartzen ahal dugu norbait. Ikusten duzuenez, euskaraz sorturiko hiru lan eta hiru itzulpen ditugu, baina nire ustez maila handiko itzulpenak direnez, espero dut zuek ere gozatu handia hartzea. Tira, ba, momentuz hortxe utziko dut, eta gogoratu edozein proposamen igortzen ahal duzuela. Azaroaren 7an elkartuko garelakoan, segi bizkor“. Urteko programazioa ikusteko, jarraitu irakurtzen.
Eguna eta ordua | Liburua eta idazlea |
Azaroak 7, ortzeguna, 19:30 | Nire amaren autobiografia, Jamaica Kincaid |
Abenduak 19, ortzeguna, 19:30 | Kristalezko begi bat, Miren Agur Meabe |
Urtarrilak 30, ortzeguna, 19:30 | Martutene, Ramon Saizarbitoria |
Otsailak 27, ortzeguna, 19:30 | Brodecken txostena, Philippe Claudel |
Martxoak 27, ortzeguna, 19:30 | Bitan esan beharra, Rikardo Arregi |
Maiatzak 29, ortzeguna, 19:30 | Zerua gainbehera dator, Lorenza Mazzetti |