Helduentzako 2 ekitaldi eraldatzaile: euskararentzat edo euskaratik

Aste honetan bi ekitaldi ditugu gizatean eragiteko asmoz eta honetan aldaketak azkartu. Bata gaztelaniaz izanen da, eta gurasoei informazioa eman nahi zaie D eredu berriak zabaldu daitezen; bigarrena, aldiz, “Emakume langileok: antolakuntza komunista” hitzaldia dugu, euskaraz. Biek gizartean eragitea bilatzen dute, eta biek euskararen normalizazio prozesuan eragin positiboa. Batak etorkizuneko belaunaldien Nafarroako hizkuntzak ongi ezagutzeko oinarriak paratu nahi ditu, D ereduak zabaldu, besteak egungo belaunaldiengan aldaketa eragin nahi du, euskara horretarako bitarteko erabiliz.

Asteazken honetan 19:00etan Oteitzako Kultur Etxean: “Modelo D Eredua” dugu, Agurne Gaubeka eta Marta Diez gonbidatuekin. Agurne Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria da eta Marta Sortzeneko koordinatzailea. Bi hizlariok lehen lerrotik ezagutu dute Mendigorriko prozesua eta horren berri emanen dute Oteizan. Hitzaldia Oteitzako EH Bilduk antolatuko du eta gaztelaniaz izanen da.

Bigarren hitzaldia, ostiralean 18:00etan Sugarra gaztetxean, Itaia talde feministak antolatzen du eta “Emakume langileok antolakuntza komunista” izanen du hizketagai. M1ari begirako ekitaldi-sortan mugarri berria, Lizarrako hitzaldia (Garesen ere bada bat) euskaraz izanen da.

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena