Lekukoaren Bila Ginkana Lizarran otsailaren 23an

Ginkana

Korrika Kulturalaren baitan aurten Lekukoaren Bila Ginkana ospatuko da otsailaren 23an, larunbatarekin, Lizarran. Ginkanak kanporaketa moduan planteatzen dira eta taldeka jokatuko dira (taldekide kopurua mugatua izango da, 8 kidekoa asko jota). Probei dagokienez, askotarikoak izango dira, esfortzu fisiko apur bat, talde-lana, punteria ona, koordinazioa, oreka, trebetasuna, lotsa eza… eskatuko dutenak.

Joko bakoitza ondo egin ostean, pista bat jasoko du talde bakoitzak, pista honek beste leku batera eramango du eta bertan beste joko bat proposatuko zaio. Jokoa burututakoan, beste pista bat jasoko dute berriro, horrela lekukoa aurkitu arte. Talde irabazlea proba guztiak lehenago amaitzen dituen taldea izango da.

Bestetik, Ginkanarekin batera Euskaraz Bizi egun txikia ospatuko da: haurrentzako jolasak, jana, karaokea … horrela egun osoan zehar euskaraz bizitzeko aukera zabalduz. Amaitzeko, ohar garrantzitsu bat: Ginkanan izena emateko epea datorren astelehenean amaituko da, urtarrilaren 28an. Izena emateko nahikoa duzue izen-emate fitxa bete, gertuen duzuen euskaltegira eraman eta taldeko 40€ ordaindu.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena