“Hazi eta irabazi D ereduan”, Nafarroako hainbat Euskara Zerbitzuren matrikulazio kanpaina

Aurten eskolatzeko aurrematrikulazioa otsailaren 1etik 8ra izanen da. Hori dela eta Garesko Udalak, Nafarroako beste udal entitate askorekin batera, haurrak D ereduan matrikulatzeko kanpaina abiatu du. Kanpainaren gakoa izanen dira: batetik Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek prestaturiko eta interneten eskegitako bideo interaktiboa, 2010-2011 urteetan jaiotako haurren etxeetara bidaliko den ipuina eta, amaitzeko, otsailaren 16an Irrien Lagunak Klubak ospatuko duen jai erraldoia. Berau Iruñeako Anaitasuna kiroldegian (10:00etatik 14:00etara) izanen da. Garesen bestetik, gogoratu larunbata honetan Irrien Lagunen Kluba izanen dugula kanpaina honen baitan.

Albistea Euskal Herria Irratian eta Berria egunkarian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena