Lehen Korrika batzordea Lizarran, bilera-gela txiki geratu zen. Korrika ordutegia Lizarraldean

Korrika Batzordea

Lizarrako aurreneko Korrika Batzordea ostiralean egin zen eta euskaltegiko gela txiki geratu zen, bi dozena lagun pasa bildu ziren bertan, herriko eta inguruko gizartearen ispilu. Bertan aurtengo Korrikaren gaineko informazioa jasotzeko aukera izan genuen. Bestalde, kilometroren bat eskuratu nahi duenarentzat, Lizarratik kanpoko kilometroak 425€an izanen dira (udal eta mankomunitateak salbu) eta jada bada eskatzerik.

Korrika aurkezpena Lizarraldean martxoaren 27an izanen da, ostirala, Maria Vicuña gazteriaren etxean 20:00etan. Aurkezpenarekin bat, korrika pasarela eginen da aurtengo Korrika arroparekin.

Korrika ibilbidea eta ordutegia -hurbilpena- Lizarraldean (martxoaren 31n, ostirala):

Kanpetzu 06:01
Orbiso 06:20
Azedo 07:15
Antzin 07:54
Murieta 08:13
Zubielki 08:59
Lizarra 09:18
Villatuerta 10:04
Lorka 10:36
Zirauki 11:15
Mañeru 11:28
Gares 11:59
Mendigorria 12:44
Artaxoa 13:36
Larraga 14:52
Lerin 16:19
Karkar 17:32
Lodosa 18:25
Karkar 19:16
Andosilla 19:28
San Adrian 19:54
Azagra 21:18

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena