Larunbateko “Euskaraz bizi nahi dugu” manifestaziora autobusa

Autobusa manifestaziora

Euskaraz bizi nahi dut, duzu, dugu; horixe delako nire hizkuntza. Natural sentitzen dudana, natural egiten dudana eta egiten nauena. Euskalduna naiz eta hala izan nahi dut gero ere. Ez da ordea, osoki nire, zure, gure esku dagoen zerbait.

Datorren Larunbatean, abenduaren 1ean EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU lelopean eta Kontseiluak deituta manifestazioa egingo da Donostian Anoetatik 17:00etan abiatuta. Bertan duzue manifestuaren bideoa eta kartel nazionala. Lizarrako eta Garesko euskalgintzaren inguruko eragileak manifestaziora joateko, autobus bat antolatu dugu:

Irteera, Lizarra: autobus geltokitik larunbatean, abenduaren 1ean, 15:15ean.
Geldialdia, Garesen: 15:30 aldera.
Itzulera: Donostiatik 20:00ak aldera.
Txartela salgai (10€), Lizarran: Inon, Katxetasen, euskaltegian, eta ikastolan.
Txartela salgai (10€), Garesen: Udaleko Euskara Zerbitzuan eta euskaltegian.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena