Hiru jarduera, hiru egoera: bat bertan behera, bat atzeratuta eta azkena “txartel guztiak saldu dira”

Hiru jarduera, hiru egoera: bat bertan behera, bat atzeratuta eta azkena “txartel guztiak saldu dira”. Donostiarako autobusa bertan behera geratu da atzo gauerako jende gutxik eman zuelako izena, hortaz antolatzaileek autobusa bertan behera uztea erabaki zuten. Horren ordez, kotxeetan joateko gomita egin zuten; hainbatek eginen dugun moduan.

Bestetik, irakurle klubak ostegunean behar zuen saioa Boga Boga liburuaren inguruan eta Itxaro Borda autoreak bertaratu behar zuen. Tamalez, idazleak kotxearekin arazo txiki bat izan zuen eta saioa atzeratu egin da. Hortaz, Itxaro Bordarekin izateko aukera datorren abenduaren 12an izanen dugu, asteartearekin. Lizarrako liburutegian, 19:30ean.

Bukatzeko, gaurko gaueko bertso-afariak arrakasta handia izan du eta atzo arratsalde-gau partean azkeneko txartela erosi zen. Beraz, 55 lagun inguru arituko gara afaltzen Gure Hizkuntza elkartean eta ondotik bertso saioa izanen dugu. Batek baino gehiagok, txartelik gabe, aipatu du afarira ez baina bertso saiora hurbilduko dela. On egin eta gozatu bertsotan!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena