Jarduera bete ostirala: Lizarran bertso-afaria eta Vianan helduentzako ipuinak

Ostiralerako planak

Ostirala hau jardueraz beteta datorkigu, batetik Lizarrako Gure Hizkuntza elkartean bertso-afaria izanen dugu. Bertan Oskar Estanga eta Unai Iturriaga arituko zaizkigu kontu kontari. Afaria 21:30ean hasiko da. Txartelak 10€tan salgai Beinat Etxepare euskaltegian, Lizarra ikastolan, Katxetas tabernan eta Ino liburudendan. Antolatzaileak: Lizarrako Bertso Eskola eta Nafarroako Bertsozale Elkartea.

Bestetik, Vianako Kultur Etxean Goazen Gezurrak Kontatzera helduentzako ipuin emanaldia izanen da. Ipuin kontalariaren hitzetan, “Goazen gezurrak kontatzera edo, gauza bera: goazen ipuinak kontatzera. Ipuinek, edota gezurrek, gure mundua ahaztea lortzen dute, eta gustatzen zaizkigu pertsona guztiok ipuin baten partaide garelako. Egia da, ipuinen magia gustokoa dugu, beraz, zergatik ez esan? Goazen Gezurrak Kontatzera!“. Ipuin saioa 20:00etan hasiko da, ordubete inguru iraunen du eta 15 urtetik aurreragokoentzat zuzendurik dago.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena