Datorren larunbatean, uztailaren 3an, Patata Tropikala konpainiaren «Azken eguzkilorea» antzelana izanen dugu Oteitzako Idoia parkean, 19:00etan. Aldez aurretik izena eman beharra dago, Irantzu euskara zerbitzuan (euskara.irantzu@gmail.com)
Sinopsia: “KATTALIN baserretik herrira jaitsi eta bere lagun guztiak desagertu direla ohartuko da. Herrian ez du gertatu denaz inongo erantzunik topatuko. Beraz adorez bete eta MARI jainkosari galdetzera abiatuko da, nahiz eta basoan betirako harrapatuta geratu daitekeela jakin. Hemendik aurrera, Kattalin, MITOLOGIAN murgilduko da haziko den AZKEN EGUZKILOREA topatzeko. Bertan, MARI, BASAJAUN, TARTALO, GALTZAGORRIAK eta JENTILAk ezagutuko ditu. Baita GAUEKO Beldurgarria ere.”