Ohi bezala Lizarrako mendizale taldeak Olentzero laguntzaileen etorrera antolatuko du. Hala, larunbatean, abenduak 17, Larraiza aterpetxera etorriko dira. Izan ere, Olentzero Urbasa inguruko mendietan dabil, eta eskualdeko haurrek idatzitako gutunak biltzera hurbilduko da. Ondoren, ohi bezala, hamaiketakoa eginen dute txistorra eta ardoarekin.
Ordutegia: Familiak goizeko 9:30ean bilduko dira Irantzu monasterioko aparkalekuan, eta bertatik ibilbidea hasiko dute. Ordubeteko ibilaldiaren ostean, aterpetxera iritsiko dira eta askaritxoa 10:30 aldera izanen da. Azkenik, bazkalordurako etxean egotea espero da.
Bi ohar garrantzitsu:
- Kutsadura arintzeko, Olentzerok eskatu du nork bere edalontzia eramateko.
- Eguraldia okertuko balitz, adi Lizarrako Mendizale Elkartearen webguneari, izan ere, hala suertatuz gero litekeena da Olentzero laguntzaileei egitekoa de harrera Abartzuzako frontoian egitea.