Datorren larunbatean, abenduak 10, kontzertua izanen dugu Bota Peñan. 21:30ean irekiko dituzte ateak eta 22:00etan ekingo dio kontzertuari Sega Sound Killers taldea. Ikusi nola sailkatu zuten Sega Sound Killers taldearen musika Hondarribiko Psilocybenea Aretoan:
- “Flash! Flash! Iluntasunetik argira…….. Argi izpi bat nahikoa izanen da iluntasuna akatzeko, ez gara gu izango argiratasunera eramango zaitugunak baina zaplastada bat, muturreko bat aurpegian nahikoa izan ahal da zure burua pentsatzen jartzeko….. azken fiñean aldarazteko. Zure buru barnean sartuko diren hitzak, French toucha, rocka, baxu potoloak, sinte indartsuak, sentsualitatea eta……hardcore-a, zergatik ez. Kraftwerk Black Sabbath, edo Bad Brains Air izan nahiean? Guri bost axola! Hau ospakizuna da. We are Alive. SEGA SOUND KILLERS“
Eta jarraian, Vita V. edo Vita Viñaras DJa izanen dugu musikari segida izateko. Vita V. 2019an ekin zion haren musika-pistak diskoetxeetara bidaltzen. Gaur egun, abesti progresiboak egiten ari da, house, melodic techno, minimal y deep house, eta bere live set-a prestatuta, lekua egin du musika elektronikoaren esparruan: bideo musikalak, Bataplan bezalako musika-aretoetan, festetan, jaialdietan…
Sarrerak aldez aurretik eskuratu daitezke 10 euroren truke (egun batez egin behar da bazkide), Berri taberna, Katxetas Jatetxea, Ametsa taberna eta INO liburu-dendan. Bestela ere, aforoa ez bada betetzen, eguneran bertan eskuratu ahalko dira 12 euroan.
Sega Sound Killers
Vita V. Bataplanen