Durangoko azoka 7tik 11ra… eta Lizarrara ere etorriko da

Durangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen, Andra Mariko elizpean. Eta, gaur artio 57 edizio izan ditu jada. Marka aparta gero! Gehiago jakin nahi duzu? Hona Durangoko azokaren historia.

Bestalde, jakina denez, Durangoko azoka hainbat eremutan sakabantzen da azoka bera erdigun hartuz. Sortzaileen aurkezpenak (liburu, disko, …), kontzertuak, argitaletxe eta ekoiztetxeak, sormen-ekitaldiak nonahi eta noiznahi daude. Ez da erraza guztiari kasu egin ahal izatea eta horretarako, egitarau xehea oso beharrezkoa da. Hemen duzue 2022ko egitaraua.

Bestalde, albiste honen izenburuan genionen gisara, Durangoko azoka Euskal Herrian barna ibiliko da liburu aurkezpenak egiten. Eta, hara, haietako bat Lizarran izanen da, zehazki: Abenduaren 16an, ostiralarekin, 19:00etan Ino liburu-dendan. Haritz Larrageta eta Uxue Rakin etorriko dira “Anna Kopek eta Matrioxken kondaira” liburuaren inguruan mintzatzera.

“Anna Kopek eta Matrioxken kondaira” liburua 9-12 adineko gaztetxoei zuzendiri dago eta Uxueren eta Jokinen abenturak kontantzen ditu. Ama kazetaria dute eta, hori dela eta, bidaiatzea tokatzen zaie maiz. Baina, honako honetan, ezohiko abenturak biziko dituzte eta Moskuko kaleetan arriskuari aurre egin beharko diote. Nor dute segika? Zein da matrioxken kondaira? Zer da Svet taldea? Eta, batez ere, nor da Anna Kopek?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena