Datorren larunbatean, apirilak 22, Lokizaldeko euskararen eguna ospatuko dute Iguzkitzan. Haurrentzako jarduerak, bazkaria, musika, … egun osoko egitaraua osatu arte.
12:00etan Umeentzako ginkana
13:00etan Pilota partiduak eta pintxopotea
15:00etan Bazkaria eta zozketak. Bazkariko txartelak: Azedoko kanpinean, Larriongo Las Gildasen, Iguzkitzako tabernan, Iribia tabernan eta Boilurraren museoan
17:30ean Ipuin-kontalaria: “Liburu magikoa”
18:30ean Umeentzako puzgarria eta txokolatada
18:30ean SODADE kontzertuan
20:00etan Bingoa
20:30ean DJ Bull
21:00etatik aurrera tabernan hanburgesa eta kaña/ardoa.




