Garesko euskararen eguna larunbatean

Datorren larunbatean, apirilak 22, Garesen euskararen eguna ospatuko dute eta horretarako egun osoko egitaraua osatu dute. Hori bai, bazkarian izena emateko, asteazkenera arteko epea dago.

Egitaraua:

Goizean. 10:30. Izarbeibarko eta Mañeruibarko euskaldunon historia txipia. Bisita gidatua Gurutzefika elizatik. 11:30. Kalejira erraldoi eta buruhandiekin. 12:00. Izarbeibarko eta Mañeruibarko euskaldunon historia txipia. Bisita gidatua gaztelaniaz Gurutzefika elizatik. 12:30. Laia tailerra, puzgarriak, aurpegi margoketa. 13:30. Dantza tailerra.

Bazkaria. 14:30. Haurren bazkaria. 15:30. Bazkaria, trikitilariak eta mus txapelketa*. Menu haragijalea eta begeta (22 euroan biak). Haurrentzako menua 11 euro. Bazkari autogestionatua 3 euro (platerak, edalontziak, ogia eta edaria). Izen ematea: Garesko udaletxean, euskaltegian eta Torretan, apirilaren 19a baino lehen.

Arratsaldean. 18:30. Eztitan. 21:00. Larrain dantza eta zezensuzkoa.

*Mus txapelketan izen ematea: 665823048.
**Egunean zehar gazta eta Osasunaren kamiseta sinatu eta zozketatuko dira.

Antolatzaile: Garelako.
Laguntzaileak: Garesko Udala, Tortotxiki, Ikusmira haur eskola, Zubiondo gaiteroak, Nafar laiariak…

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena