Eta asteroko liburu-gomendioarekin jarraitzen dugu, oraingo honetan Haizea Parrondoren eskutik: Jasone Osororen FESTA
Liburu hau Sofia izeneko neska bati buruzkoa da. Bere lagunarekin, Andrearekin, festa batera doa. Festa hori bi anaiena da, Elortz anaiak, eta festa horretan Sofiak sexu-harremanak ditu anaitako batekin eta ondorio batzuk eragiten ditu.
Liburu hau oso interesgarria eta entretenigarria da. Izan ere, gauza asko azaltzen ditu, bai festan gertatutakoaren ondorioak eta baita Sofiak zer egin behar duen sortu zaion arazoarekin. Oso erraza da irakurtzen eta euskara oso ona eta ulergarria dauka.
Liburu hau 14-16 urteko jendeari gomendatuko nioke, izan ere, nerabe baten istorioa kontatzen du eta nire ustez ondo legoke nerabeek liburu hau irakurtzea; gainera, errealismo puntua ere badauka liburuak.




