Larunbatean Karlismoaren Museora doako bisita gidatuak

bisita

Karlismoaren Museoak bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen segitzen du:

Larunbatean, azaroaren 7an, 16:30ean (euskaraz) eta 17:30ean (gaztelaniaz)

Bisitaldiak doakoak dira, eta gehienez ere 25 laguneko taldeak osatuko dira. Bestalde, ez ahaztu 2015eko aldi baterako erakusketa, “Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila – 1875eko otsaila)“, ikusgai egonen dela 2015eko maiatzaren 14tik 2016ko apirilaren 3ra bitarte.

Aurreko artikuluaElkarrizketa Berrian Eneko Beriain garestarrari: «Batzuetan, infernua da Antartika»
Hurrengo artikuluaGaresko 2015EKZ hasi da: Hiztegiaren aurkezpena eta Kanta-jolas tailerrean 26 familia (beteta)