Garesko 2015EKZ hasi da: Hiztegiaren aurkezpena eta Kanta-jolas tailerrean 26 familia (beteta)

hiztegi aurkezpena
Argazkian Aritz Azkona, Garesko Udaleko euskara eta hezkuntza zinegotzia.

2009. urtean Diccionario vasco-castellano de Valdizarbe argitaratu zuen Garesko Udalak. Hainbat egileren fuitua izan zen lana. Alde batetik Aitor Aranak idatzi zuen hiztegia gaztelaniaz hitz egiten dutenentzat, euren ondasun ez-materialaz gozatu ahal izateko. Bestalde Fernando Perez de Labordak, Fernando Maiorak, Koldo Colomok eta Xabier Velezek osatu zuten ordura arte barreiaturik zegoen materialarekin liburuaren bigarren atala, hain zuzen ere, Izarbeibarko euskararen mugarri historikoak.

Paperezko edizioa behin amaitu ostean Garesko Udalak erabaki du eskegitea bere web orrian, galdutako euskararen ondasuna denon eskura jarriz. Irakurterraza, Mikel Irisarriren argazki ederrekin apainduta, bertako euskara ezagutzeko ezinbesteko tresna.

Argitalpena

http://www.puentelareina-gares.es/eu/diccionario-castellano-vasco-de-valdizarbe-hitos-historicos-del-euskera/

Bestetik amaitu zen jada Kanta eta Jolas tailerrean izena emateko epea eta arrakasta handia izan da bertan: 26 familiek eman baitut izena. Bejodeizuela eta asko jolastu!

xaldun kortin

Ekz-ren egitaraua
http://www.puentelareina-gares.es/eu/ciclo-cultural-del-euskera-2015/

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena