Larunbatean Karlismoaren Museora doako bisita gidatuak

2015eko erakusketa

Karlismoaren Museoak bere erakusketa iraunkorra ezagutzeko bisitaldi gidatuak antolatzen segitzen du:

Larunbatean, abuztuaren 8an, 16:30ean (euskaraz) eta 17:30ean (gaztelaniaz)
Igandean, abuztuaren 16an, 11:30ean eta 12:30ean (gaztelaniaz biak)

Bisitaldiak doakoak dira, eta gehienez ere 25 laguneko taldeak osatuko dira. Bestalde, ez ahaztu 2015eko aldi baterako erakusketa, “Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila – 1875eko otsaila)“, ikusgai egonen dela 2015eko maiatzaren 14tik 2016ko apirilaren 3ra bitarte.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena