Lizarrako jaiak, egitarauak: Ikastolako barrakan musika, dantza, jan-edana…

barraka ikastola

Lizarra Ikastolak bere sorreratik darama hainbat urte Lizarrako hiriko jaietan ere euskaltzaletasuna zabaldu nahian. Helburu hori bete ahal izateko aurten ere Santiago enparantzan kokatuko da Ikastolaren Barraka. Eguerdi, arratsalde eta gauean toki aproposa da euskal giroan zerbait edateko edo jateko, ogitartekoak nahiz oilasko ospetsuak. Hauek dira antolatu diren gaueko musika ekitaldiak:

ortzirala, uztailak 31
23.00 Gau festa: Drindots

larunbata, abuztuak 1
08.15 Salda banaketa
23.00 Gau festa: Gaubela

igandea, abuztuak 2
08.15 Salda banaketa
19.00-00.00 Musika eta dantzaldia “Patxi eta Konpainia” taldearekin.

astelehena, abuztuak 3
08.15 Salda banaketa
23:00 Gau festa: Txemi

asteartea, abuztuak 4
08.15 Salda banaketa
14.30 Herri bazkaria
23.00 Gau festa: Modesto “gizon orkestra”

asteartea, abuztuak 4
23.00 Gau festa: Gurea

Koldo Castañedak egin zuen bideo hau, eta 2010ean 4. mailan zeuden ikasleen gurasoek atera zituzten argazkiak. 2010eko abuztuan Lizarra Ikastolaren barraka, Santiago Enparantzan, urtero bezala. Auzolanean aritu ziren guztiei eskerrik asko!!

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena