Kultura aniztasunean, euskara integrazio iturri Lizarran: euskara klasea haur saharar eta bretoiei

euskara klasea

Lizarrako jaien bezperan, ostegunean, ekimen txiki bezain ederra gauzatu zen Gure Hizkuntza elkartean: ordu bete pasako ikastordu arina eskaini zitzaien bost haur sahararri eta familia bretoi bati. Dena den, ez dezala inork bila albiste honen lerro buru arranditsuan, “integrazio iturri”, sekulako ekimena, ekimen txiki bezain polita baizik.

Euskara ikasi nahi zuen haur saharaui baten eskariz beste haur sahararrak, lagun batzuk eta Bretainiako familia bisitari bat elkartu ginen. Azken hauek bretoieraren berreskuratzean buru belarri dabiltza, aita bretoiera irakaslea baikenuen. Ostegun horretan baina euskarazko zenbakiak, agurrak eta oinarrizko esamoldeak ikasteko aukera izan zuten.

Haien ohiko integrazio hizkuntza gaztelania, frantsesa eta ingelesa izan dira Ega ondoko hirian, oraingo honetan baina euskara izan genuen. Ikastorduaren ondotik askaria eta Foru enparantzan Garean euskaldunon elkartearen Jai Bezperako jolasetan parte hartzeko aukera izan zuten.

EH 11 Kolore webgunea

Kultura talka ederra bizi izan genuen, bai generoaren aldetik eta baita jatorriaren aldetik ere. Bestalde, astean zehar, lerro hauek idazten dituenak haur sahararrekin maiz topo egin du eta bertatik bertara ikusi ahal izan du haurren hizkuntz-jarrera: euskaraz niregana hurbildu eta klaseko agur-jolasak errepikatu ditugu aldiro. Ederra! Euskal Herrian hamaika kolore ditugu!

Argazki galeria, klikatu irudiaren gainean:
Integrazio hizkuntza

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena