Ager Vasconum sarietan Lizarraldeko 9 gazteren lanak saritu dira

Ager Vasconum Literatura Lehiaketak baditu sarituak, azpian duzuen zerrendan, modalitateetan eta kategoria ezberdinetan nabarmen aipatuak izan direnak azaltzen dira. Sari Banaketa ekitaldia ekainaren 24an, larunbata, eguerdiko 12:00etan Tafallan izanen da. Bertan seigarren edizio honetan sarituak izan diren gazteetaz gain Nerea Del Frago abeslari tafallarrak kantu batzuk abestuko ditu.

Hemen Lizarraldeko irabazleak, azpian zerrenda osoa. Besteak beste, Kotarroko kolaboratzaile den Onintzek narrazioan saria jaso du, Zortziko bizia izeneko lanarekin.

ASTEBURUA LAKU ONDOKO ETXEAN- Iraide Apestegia Bakaikoa, NARRAZIOA. DBH 1-2
ILARGI BETEKO GAUAK – Ura Vergara Aguirre. NARRAZIOA. DBH 1-2.
ILUNTASUNA LEKUNBERRIN – Oier Martinez Laboreria. NARRAZIOA. DBH 3-4
ZORTZIKO BIZIA – Onintze Arrastia Mauleon. NARRAZIOA. 17-20 urte
ESKUAK – Irati Usabarrena. OLERKIA. DBH 1-2
ILUNABARRA HONDARTZAN – Maitane Lizarraga. OLERKIA. DBH 1-2
ERREDUNDANTEA – Markel Sueskun. OLERKIA. DBH 3-4.
OROIMENAK – Maite Areitioaurtena Aznarez. OLERKIA. 17-20 urte
LORE GORRIA- Eneko Azkona. OLERKIA. DBH 1-2. LIZARRAKO MERINDADEA

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena