“Kultura aurrera” kontzertuak: Irkaiaren disko berria eta Belako

Egitarau osoago baten barruan, datorren ostiralean Kultura Aurrera! kontzertuak antolatu dituzte Los Llanos Kulturagunean.

Bertan izanen dugu Lizarrako Irkaia taldea bere disko berria aurkezten: Ideiekin liskarretan. Azken disko hau ekoitzi ahal izateko, pandemiaren ondorioz ezarriteako zuzeneko emanaldien mugak direla eta, finantziazio bide berriak erabili behar izan ditu taldeak eta Itsulapikoa.eus-en lortu dute. Metala eta musika elektronikoa uztartuta, proposamen indartsua eginen digute. Irkaia taldearen inguruan gehiago jakin nahi? Kotarroren 41. zenbakian «Oso eroso sentitzen gara hitzak euskaraz sortzen» elkarrizketa egin genien. Irkaiarekin batera Belako talde ezaguna arituko da.

Sarrerak 15 euroan eta online eros daitezke. Ate irekiera 19:00etan izanen da eta kontzertuak 20:00etan hasiko dira.

Noiz: Abuztuaren 27an, ostirala. 19:00etan ate irekiera eta 20:00etatik kontzertuak
Non: Lizarra, Los Llanos Kulturaguneko lorategietan
Sarrerak: 15 euro (online)

Malas Pulgasen eskutik, kontzertuak izanen ditugu Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, hala Lizarrako IRKAIA taldeak, metala eta musika elektronikoa nahasten dituena, proposamen indartsu batekin: “Ideiekin liskarretan” disko berriaren aurkezpena. Eta, Irkaiarekin batera, Belako taldea izanen dugu taula gainean.

Irkaiaren “Belaunaldi ederra”, disko berriaren aurkezpena:

Aurreko artikuluaOstiralean “Txomin & Txistuman deskontzertuan” Abartzuzan
Hurrengo artikuluaOstiralean zinema aire zabalean: TESS ETA NI