Ostiralean “Txomin & Txistuman deskontzertuan” Abartzuzan

Datorren ostiralean, abuztuaren 20an, 19:00etan Abartzuzako frontoian: Txomin & Txistuman deskontzertuan. Euskal Herriko eta munduko instrumentu tradizionalei buruzko kontzertu xelebrea.

Sinopsia:Txomin txistu hiztun bat da, eta banda bateko zuzendaria ere bada: Munduko instrumentu musikal tradizionalei buruzko kontzertu didaktikoak ematen dituen musikari banda bat zuzentzen du. Txistuman Ivanen ‘identitate sekretua’ da. Ivan bandako musikaria da, fantasia handikoa; baina bandan ez diote uzten irudimena nahi beste askatzen. Bere betebeharra euskal instrumentuak jotzea baino ez da.

Behingoz, Ivan lehena heldu da kontzertura. Hasteko ordua da, baina, non daude beste musikariak? Zer gertatuko ote da? Aurkituko ote ditu sasoiz Txomin txistuak musikariak? Kapaz izango ote da Txistuman besteen instrumentuekin endredatzeko gogoari eusteko?

Edukiera aulki kopuruak zehaztuko du. Publikoaren datuak bertan jasoko dira.

Aurreko artikuluaIkastolak mende erdiko ibilbidea ospatu du
Hurrengo artikulua“Kultura aurrera” kontzertuak: Irkaiaren disko berria eta Belako