Ostiralean zinema aire zabalean: TESS ETA NI

Datorren ostiralean, abuztuaren 27an, 21:30ean zinema aire zabalean Lezaungo eliza ondoko frontoian: TESS ETA NI filma.

Sinopsia: Sam (10) eta haren familia Terschelling uhartera joan dira oporretan, baina anaiak hanka hausten du lehen egunean. Zorte txarra anaiarentzat, baina, istripuaren ondorioz, Tess ezagutuko du Sam-ek. Neska berezia da Tess, eta plan bikaina du bere aita biologikoa ezagutzeko. Neskak astebete besterik ez du bere burua ezagutzeko eta Sam-ek lagunduko diola erabaki du. Tess-ekin biziko dituen abenturetan jakingo du zein garrantzitsua den familia.

Aurreko artikulua“Kultura aurrera” kontzertuak: Irkaiaren disko berria eta Belako
Hurrengo artikuluaLarunbatean: Korrontziren Koplariak Larraizarekin