
Oraingoan, azken azken alea igo berri dugu internetera, Kotarro 24 aldizkaria. Bertan ondoko gaiak landu dira: “Arauak lagun? Euskararen Udal Ordenantza” erreportajean, Lizarrako Udalean joan den maiatzaren 2an onartu zen Udal arautegia aztertzen da; “Irriherri, hamaika herri irri bat” artikuluan aldiz, Irantzuko Mankomunitatean orain urte batzuk sortu zen euskara elkartearen inguruan aritzen da; horren ondotik, klasiko bilakatzen ari zaigun IGO kanpainaren gaineko artikulua: “Irakurri, Gozatu, Oparitu bueltan da“, bertan ditugu azken lau urteotan kanpainak izan dituen emaitzen datuak.
Azkenik, Foto-inkesta ataleko protagonista, oraingoan, euskal kantagintza dugu eta Oskorri zehazki, azken talde honek betetze du kontrazala eta gurutzegrama. Puy eguneko jaiaren egitarauaren barnean dugu musika talde horren kontzertu partizipatiboa. Lizarran Kantuzekin eta abestera animatzen den edonorekin hitzordua jarri dute datorren larunbatean. Kotarroren beste aleak ikusteko hemen klikatu. Gaur egun 700 bat ale banatzen dira Lizarran eta inguruetan, posta arruntez 300 bat, euskaltegian eta lau eskoletan 250 bat eta komertzio zein elkarteetan 150 bat.