Ostiral honetan, Mañerun, “Kutsidazu bidea, Ixabel”, 20:30ean

Kutsidazu bidea ixabel
Mañeruko zineman “Kutsidazu bidea, Ixabel” filma izanen dugu, 20:30ean. Euskal filmografiak egin duen pelikularik arrakastatsu eta dibertigarrienetakoa dugu berau eta euskara ikasten ari den donostiar baten gorabeherak kontatzen ditu Gipuzkoako baserri batean uda pasatzera joaten denean. Wikipedian aipatu bezala “milaka euskaldun berri nobelako pertsonaiarekin identifikatu dira“.

Kutsidazu bidea, Ixabel, filma bilakatu aurretik, liburu izan zen (1994, Joxean Sagastizabal) eta ondotik antzezlana (2003); azkenik, 2006ko Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu zuten filma. Honekin nahikoa ez eta telesaila ere egin zuten. Hemen duzue filmaren fitxa teknikoa.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena