Mañeruko Itziar Martinezek Hegoak kolektiboaren barruan egiten du lana eta gaur bertan “Drogak eskura izanik ere, arazorik gabe bizitzen” mintzaldia eskainiko digu. Hegoak kolektibotik kontsumoaren fenomenoa ez da ikuspuntu moralista batetik aztertzen, “ez da ona, ezta txarra ere“, baina kontsumitzen badugu erraz ekidin ditzakegun arriskuak badaude.
Gaur, maiatzak 22, asteazkena. 19.30ean Garesko liburutegian.