Kotarro aldizkaria koloretan azkenean! 52. zenbakia kalean da

Kotarro aldizkaria azkenean koloretan dugu. Urte berezi hau txukun amaitzeko ahalegina. Ahalegin galanta den bezala Olentzero Lizarrako mendietara ekarri izana pandemia garaian, azken orrialdean horren mapa eta azalpen laburra. Ahalegina den bezala Gabonetako kultur programazioa, zinema edota ipuin-kontaketak. Ahalegina den bezala euskara aisialdian lantzea garai hauetan, etxeko sofatik eta zure lagun minekin… edo ezezagunekin! Ahalegina den bezala gure ondare ahaztuaren zati bat berreskuratzea: mahastizain, artzain, teilagile etxola edo lantegiak, uharkak… Oteitzan.

Hemen Kotarro 52 PDFn eta hemen orain arteko aldizkari guztiak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena