Gabonetan bada plan! Gabon, euskara ON!

Hemen dira Gabonak, eta horrekin batera, beste behin ere, haur eta familien protagonismoa. Aste honetan bertan, Olentzeroren bisitez gain, badira ekitaldiak. Adibidez, helduentzat, asteartean “Zaldibar. Zona cero” liburu-aurkezpena asteartean, bertso saioa larunbatean edo Karlismoaren museoan bisita gidatua.

Edozein kasutan, esan bezala haurrek izanen dute protagonismoa, eta larunbatean ipuin-kontaketa izanen da Aritzalan (izen ematea beharrezkoa) eta Makedo tailerra Muetzen (honakoa bete egin da jada). Astelehena 28an, aldiz, Lizarrako familia-zinema zikloko lehen filma euskaraz izanen da: “Ipuin-Herriko Berriak” estreinaldia, eta urtarrilaren 2an bigarrena: “Bihurri, jauretxetik kale gorrira” animazio film dibertigarria.

“Zaldibar. Zona cero” liburu-aurkezpena Sugarran 23an 18:30ean

Olentzero: goizean familiek txandaka mendian eta iluntzean Lizarrako karriketan Ipuin-kontaketa Aritzalan, 26an 12:00etan (izen ematea beharrezkoa)

Karlismoaren museoan bisita gidatua. 26an 17:30ean

Bertso-saioa Sugarran. 26an 18:00etan (txartelak Inon) Makedo tailerra Muetzen. 26an 12:00etan (izen ematea beharrezkoa)  Zinema Los Llanos Kulturagunean. 28an 17:30ean

Zinema Los Llanos Kulturagunean. Urtarrilaren 2an 17:30ean

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena