Kotarro 55 kalean da!

Jada kalean da Kotarro aldizkariaren 55. zenbakia. Oraingo honetan, Lizarra Ikastolari eskaini diogu azala, bere mende erdiagatik zoriontzeko. Bestalde, bi elkarrizketa mamitsu ekarri dugu paperera: Erein, sustapen sozio-komunitarioko taldea Lizarraldean eta Atarian, musika entzuteko eredu alternatiboa.

Haiekin batera, baina formatu laburragoan, Gareanen hiru ekimenen berri eman dugu bi artikulutan: Lizarrako euskararen bisita gidatua, udako bisita gidatuei erreferentzia eginez, eta Txokolipuinak eta Lizarran Kantuz bueltan dira!., urrian berrartu ditugun bi proiektuon berri emanez. Azkenik, Hazia lur idorrean artikulu laburra Muezko iraileko bertso saio apartari buruz, Errigora bueltan da:“Herriak egiten du herria” Errigora ekimenari buruz (gogoratu, ostegunera arte eska dezakezue denboraldi honetako kutxa!).

Hemen Kotarro 55 PDFn eta hemen orain arteko aldizkari guztiak.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena