Kotarro 48 aldizkaria kalean da!

Aldaketa dator Kotarro aldizkarira, ikasturtea hastearekin batera indarberriturik abiatuko da aldizkariaren lan taldea eta kide berri bat du bere baitan, Ander. Horrekin batera aldizkarian auzolana eta profesionalizazioa uztartzen jarraitu nahi dugu eta, hori dela eta, aldizkariaren maiztasuna handitu: urtean 4 beharrean 7/8 egitea dugu erronka. Erronka berriak eta aurpegi berriak, baita Mintzakide egitasmoan ere, kasu honetan dinamizatzaile berria baitugu, Maite. Bien berri irakurtzeko aukera izanen duzuen “Euskara Jarioan da” artikulu eta elkarrizketa sortan.

Bestalde, nola ez, Kotarro48 honetan Nafarroa Oinez jaiak badu bere artikulua, aste hauetan aurkeztu baitu festaren arropa diseinuak, helburuak, irudia… Eta, aldaketekin jarraituz, “Jurramendiko urretxindorra”, bertso eskolaren gaineko artikulua eta bertsoa. Ale bakoitzean bertso berri bat eskainiko digute Lizarraldeko bertsolariek.

Eta, azkenik, bertsolaritzaren inguruko fonto-inkesta, Gari eta Sei komiki-banda, denborapasak, San Andres ferietako egitaraua…

Hemen Kotarro aldizkari guztiak PDF formatuan ikusgai.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena