Euskarazko Produktuen Katalogoa eta Mintza-busa Durangora

Gurasoentzako erreferentziazkoa den era.eus-ek iragarri berri du, Euskarazko komikiak, app-ak, filmak, jostailuak… badago non aukeratu! artikuluan, Euskarazko Produktuen Katalogoa bidean dela: jostailuak, komikiak, liburuak, app-ak, filmak…

Bi eratara jaso dezakezu katalogoa: webgunea eta liburuxka. Bi adin tartetan sailkatzen da: 0-12 eta 12-16 urte bitartekoentzat. Eta hamaika atal berezituetan aurkezten du informazioa: musika, filmak, informatika eta app-ak, aldizkariak, komikiak, liburuak, jostailuak eta jokoak, gurasoentzako materiala, ikasmaterialak eta ebookak.

Bestalde, euskarazko kulturaz azaroan hitz egin, eta ezin aipatu gabe utzi Durangoko Azoka. Kultura ekoizle askok azoka honi begira antolatzen dute urtea eta hamaika nobedade aurkeztu ohi dira bertan. Giro aparta sortzen da Durangon, kultur ekitaldi piloa antolatzen dira, eta horrek aukera ezinhobea eskaintzen die Mintzataldeei euskaraz aritzeko. Hortaz: Mintza-plana antolatu dute abenduaren 7rako, larunbata, hainbat herritaratik igaroko diren busak antolatu dituzte (besteak beste Lizarra eta Garesetik igaroko dena) eta egitarau bikaina proposatzen dute. Izena emateko azken eguna abenduaren 2a izanen da, astelehena. Prezioa 22 euro dira (busa eta bazkaria barne) eta hemen egin daiteke.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena