Haize berriei elkarrizketa

Edizio taldeko errota zaharrek Kotarro eta Gareanen haize berriak ekarriko dituztenak  elkarrizketatu dituzte haiengandik ideiak jaso eta Kotarro elkarrekin hauspotzeko asmoz.

Aurkeztu zuen burua
Maite naiz, 23 urte ditut eta Eraulgoa naiz. Lehen Hezkuntzako Magisteritza ikasi dut. Ikasturte honetan Estellerria eta Izarbeibarko Mintzakide dinamizatzaile berria izango naiz. Oso gogotsu hasi dut ikasturte hau eta Mintzakideko ekintza berriei hasiera emateko prest nago. Nire aurtengo proposamena, gazteengana proiektu hau hurbiltzea izango da. Oso garrantzitsua iruditzen zait gazteok daukagun ardura euskararen etorkizunean. Horregatik, espero dut ikasturte honetarako gazteekin talde bat sortzea edo ekintzetan hauen parte hartzea handitzea. Ni Ander naiz, 24 urte eta lizarratarra. Fisikako ikasketak ditut eta Kotarro aldizkariaren koordinazio lanetan ibiliko naiz. Herriko hainbat dinamikatan parte hartzen dut, bereziki Gaztetxean.

Zerk piztu dizue gogoa bi proiektuotan aritzeko?
Gehienbat, Lizarraldeko euskal komunitatea sendotzen laguntzeko. Uste dugu garrantzitsua dela gure hizkuntzak bizirik jarraitzeko horrelako proiektuak edo ekimenak bultzatzea. Batetik, euskara erabili nahi duten horientzat, euskara hutsean aritzeko espazioak sortuz, Mintzakideren proiektua bezala. Bestetik, Kotarro bezalako ekimenak zeinetan euskal komunitateari interesgarriak egiten ahal zaizkion berriak zabaltzen diren.

Biok gazteak zarete. Uste duzue gaztetasunak euskal komunitateari eta Mintzakide zein Kotarrori beste zerbait emanen diola? Zer?
Hizkuntza zaharra bada ere, hiztun berriak behar ditu, eta aldatzen doan testuinguru batean, euskarak ere erronka berriak eta tresna berriak garatu behar ditu. Gazte izateak hori bultzatzen laguntzen digu. Gazte izateak Mintzakide proiektuari begira, gazte taldeak sortzeko erraztasuna ematen digu. Kotarro aldizkarian, berriz, edukiari begira gazteoi interesgarri iruditu ahal zaizkigun edukiak sartzeko aukera dugu.

Nola ikusten duzue Kotarroren zein Mintzakideren etorkizuna?
Edozein proiektu aurrera eramateko, gogoak eta borondatea beharrezkoak dira, eta orain arte ikusitakoarekin, proiektuak bide onean doazela ikusten dugu. Azken urteetan ikusi dugunez, Lizarrako jendea halako ekintzetan parte hartzeko prest dago. Beraz, proiektuak aurrera eramateko borondate eta gogoa soberan daudenez, eta Lizarrako euskal komunitateak ekimen desberdinetan parte hartzeko joerari erreparatuz, etorkizun positiboa aurreikusten diegu, Kotarrori zein Mintzakideri.

Hemen elkarrizketa “errota zaharrei

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena