Kotarro 44 kalean: Lizarraldeko Euskaraldia monografikoa

Kalean dugu jada Garean elkartearen Kotarro aldizkaria. Oraingo ale honek 44.a egiten du jada eta Euskaraldia izan dugu hizpide. Dozena bat orrialde mamiz beteak:

Hasieran ohiko Garean agenda eta Euskaraldia erreportajea; ondoren, fokoa jartzen dugu ekimen honen hainbat alorretan. Jarraian argazkiek hartzen dute protagonismo osoa: Euskaraldiaren fotocall-a, Lizarraldeko alderik alde ibili duguna, eta ondoren, azken hilabeteotan Euskaraldia sustatzeko egin ditugun hainbat ekintzen argazki laburpena.

Azken orrialdeetan fotoinkesta, denborapasak, komiki banda eta Euskaraldik kutixiak edo topo egiteko aitzakiak: Lizarraldeko agenda Euskaraldia garaian.

Hemen dituzue Kotarro guztiak PDFn eskuragarri eta hemen Kotarro 44 PDF-n

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena