Asteazkenean Uhinak dokumentala eta Hordago aurkezpena

Datorren asteazkenean, 19:00etan Fray Diego Kultur Etxean Uhinak dokumental laburra ikusteko aukera izanen dugu, eta jarraian Hordago ekimenaren aurkezpena.

Uhinak: Ane Labakaren hitzak hona ekarrita, dokumentalaren aurkezpenean: «KORRIKAren leloak bi zati dituen moduan (“Hitz” eta “Ekin”), geuk bi zati horietan bereizi dugu dokumentala», eta jarraian, gehitu zuen: «Hasteko, bederatzi lagunen “hitzei” esker beste hainbeste errealitate linguistiko eta emozional ezagutzeko aukera izango du ikusleak. “Ekiteari” dagokion zatian, berriz, hitzekmundua eraikitzeko duten gaitasunaz hausnartzeko gonbita egingo zaio, Lorea Agirreren ahotsean eta KORRIKAko irudi zaharrekin lagunduta».

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena