Korrika 18-ren aurkezpena. Martxoaren 14tik 24ra, “Eman euskara elkarri”

Joan den azaroaren 9an Korrika 18 aurkeztu zuen AEK-k. Euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 14an Martin Ugalde kultur parkean, Andoainen (Gipuzkoa) hasi eta martxoaren 24an Baionan (Lapurdi) bukatuko da. Edizio honen lelo eta mezu nagusia Eman euskara elkarri da, euskarak euskal herritarrok elkarrekin bizitzeko hizkuntza izan behar duelako. Elkarri hitz egiteko hizkuntza. Elkar entzuteko eta ulertzeko.

Lizarraldetik eta Izarbeibarretik noiz pasako zain, informazio gehiago nahi izanez gero, eta egunez eguneko jarraipena egiteko jo Korrika 18ren webgunera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena