“DOLPO: biziaren muturrean”
NOIZ: azaroak 15, osteguna, 19:30ean
NON: Lizarran, Maria de Vicuña Gazteriaren Etxean
Dolpo, Nepal ipar-mendebaldean dago, Himalayaren bihotzean. Joxe Ramonek argitzen duenez, “Dolpo, aparteko mundu bat da. Nepalen administraziopean dago baina, kulturari eta geografiari dagokienez, Tibeten zati banaezina da. Nepaleko gobernuak itxita izan du urteetan eta 1990era arte, mendebaldeko jendeak sarrera debekatua zuen; gaur egun ere gutxi dira Dolpon barneratzen direnak”.
Mundu apartatu eta erakargarri honetan jende gutxi bizi da, bost mila lagun inguru. “Haien etxeetan sartu ginen; zer sentitzen duten, zerk kezkatzen dituen, zer bizi duten, zer ikusten duten ezagutu eta ezagutarazi nahi nuen”, azaldu du Marronek.
Dolpoko ezaugarri físiko eta geograkikoak – jendea bizi den munduko lautadarik altuenetako bat da– muturreko baldintzetan bizitzera darama: “Han ez dago biderik, ez telefonorik, ez telebisiorik, ezta argindarrik ere. Ez dago ospitalerik ezta medikurik ere“. Thilee izeneko haurra da dokumentaleko protagonista, eta berari esker erakutsiko digu Joxe Ramon Agirrek hango jendearen egunerokoa.
Bertara bidaiatu direnen esanetan, “Dolpoko biztanleek eta paisajeak bisitariarengan arrastoa uzten dute”. Guk, datorren ostegunean, azaroak 15, Maria Vicuñarenean, 19:30etan Joxe Ramon Agirreren eskutik errealitate horretara hurbiltzeko aukera izanen dugu.