Koronabirusa dela eta Lizarrako Udalak 15 egunez ekitaldi eta jarduera asko bertan behera

Argazkia: Brun-nO (Pixabay)

Osasun Kontseilariak martxoaren 11ko, 2/2020 Foru Agindua onetsi du eta, horretan irizpideak eta jarraibideak ematen dira koronabirusaren (Covid-19) egoeraren eta eboluzioaren aurrean, Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean egiten diren kirol, gizarte, kultura, zezenketa eta aisialdiko ekitaldiekin zerikusia duena.

Honela, Lizarrako Udalak neurriak hartu ditu Dekretu horretan agertzen diren irizpideen eta jarraibideei kasu eginez. Gaixotasunaren hedapena ahalik eta kontrolatuen egon dadin saiatzeko. Hortaz, “Estella-Lizarra hirian gizarte, kultura, aisialdi edo merkataritza ekitaldiak erregularki egiten direnez, eta horietara leku askotako pertsonak etortzen direnez, horien artekoak eta hurbiltasun geografikoagatik koronabirusa era esanguratsuan hedatzen ari den tokikoak“, honakoa erabaki du Udalak:

  1. Udal barrutian egiten diren eta udal titulartasuna duten instalazio itxietan egin beharreko kirol, gizarte, kultura, zezenketa eta aisialdiko ekitaldi guztiak bertan behera uztea. Hortaz, instalazio horiek itxita egonen dira ezaugarri horiek dituzten ekitaldi guztietarako.
  2. Hiriaren barnean aire zabaleko eremuetan egiten diren merkatuak, azoka txikiak edo feriak bertan behera uztea.
  3. Adieraztea hartutako neurriak hamabost egunetan egonen direla indarrean. Baina, aldatu ahalko da gertaeren eboluzioaren arabera eta beste administrazio batzuek, horien eskumenetan har ditzaketen erabakien arabera.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena