IV. Ager Vasconum gazte literatura lehiaketa aurkeztu da

Gaur prentsaurrekoan aurkeztu da Ager Vasconum Literatura Lehiaketa, bere laugarren edizioan, hemen kartela eta oinarriak. Tafallako Udaletxeko Udalbatza-aretoan egin den argazkian, Oteitzako, Lodosako, Tafallako zinegotziak eta Tafalla zein Irantzuko euskara teknikariak ageri dira. Zangoza eta Lizarrako ordezkariek bere ezin etorria adierazi dute.

Prentsaurrean nabarmendu dute osotara 500 foileto eta 150 kartel banatuko direla eta, azken urteotan aurkeztu diren idazlanetan nesken parte hartzea nabarmen handiagoa izan dela. Hona hemen aurkeztutako lanen bilakaera:

  • Ager I, 146 idazlan (74 olerkia eta 72 narrazioa)
  • Ager II, 154 idazlan (66 olerkia eta 88 narrazioa)
  • Ager III, 144 idazlan (56 olerkia eta 88 narrazioa)

Gogoratu epeak eta adin tartea (12 urtetik 30 urtera):

  • Lanak aurkezteko epea 2020ko apirilaren 27an amaituko da. Bai zuzenean udaletxean, bai online aurkeztu daitezke (oinarrietan agertzen den helbidera bidaliz), beti ere egilearen anonimotasuna zainduz.
  • Epaia 2020ko ekainaren 5ean emanen da jakitera, antolatzaile diren toki-entitateetako webguneen bitartez eta sari banaketa ekitaldia 2020ko ekainaren 12an, ostirala izanen da, Abartzuzan aurreikusia dago.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena