Kontaketa, dantza eta kantuketa… topaketa!

Deierriko Udalaren eskutik, kontaketa, dantza eta kantuketa… topaketa! izanen dugu Aritzalako Montalban G.E.an. Jarduera 2019 edo 2018an jaiotako haurrei zuzenduta dago, gutxienez heldu batek lagunduta.

Otsailaren 18an, ostiralean, 16:30etik 17:30era Haiza Loira izanen da gurekin kontaketa, dantza eta kantuketa euskaraz: Musikoterapeuta, musikaria, irakaslea eta ipuin kontalaria. Ondoren, 17:30ean, topaketarako unea, batetik jada eskolatuak dauden gurasoak edo eskolatzear daudenak, eta baita Udaleko animatzaile soziokulturala eta Mankomunitateko euskara teknikaria ezagutzeko aukera. Izen ematea beharrezkoa da, honako galdetegian. Oharra: Beteko balitz, bigarren saio bat egingo litzateke 18:00etan.

Helburua: Ipuinak soinu eta doinuz lagunduz, haur kantutegiaren abestiak kantatuz eta mugimenduaren bidez, alegia, jolastuz, haurrari ingurunea ezagutzeko eta honekin harremantzeko abagunea eskaintzen zaio, gainontzeko haurrekin eta bere maiteekin esperientzia partekatuz.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena