Joan dira Lizarrako jaiak, baina argazkiak geratu!

2017ko Lizarrako festak iritsi ziren… eta joan dira. Hori bai, hamaika esperientzia, bizipen, eta harreman gurekin utzita; berriak, berreskuratuak zein betikoak. Horretarako aukerak utzi baitizkigute 2017ko festek, euskaraz bizitzeko aukera anitz benetan: Lizarrako txosnak, Garean Jai Alai, Bertso saio mundialak, Udalak antolaturiko kontzertua, Santiago plazako egitaraua, Herrikoko kontzertuak…

Horren zati baten erakusgarri, hona ekarri dizkizuegun bi argazki galeria eta bi kartel bilduma. Galeriotan ibili nahi? Honatx:

GAREAN JAI ALAI galeria

KARGAK & DESKARGAK BERTSO SAIOA galeria

AZKEN 20 URTEOTAKO TXOSNEN KARTEL BILDUMA (ez dago osorik; inork balitu falta direnak…)
1997ko txosnen kartela

2017ko FESTEN KARTELAK

Aurreko artikuluaEgile berriendako euskarazko literatur lehiaketa, XXVII edizioa
Hurrengo artikuluaIrten armairutik Lizarra! Bertsotan