Iruñeko Udalak 2017ko EGILE BERRIENDAKO EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA deitu du, dagoeneko XXVII. edizioa jada.
Aurreko edizioetan bezala, hiru modalitate ditu: narrazio laburra, olerkia eta bertso-papera, bakoitzak hiru sari 2.500, 1000 eta 500 eurokoak eta 4 aipamen berezi 250 euroz hornituta. Egileak nafarrak izan behar dira edo helbidea Nafarroan finkatua behar dute. Literatura lan bat baino gehiago argitaratua duen egileak ezin izanen du dagokion modalitatean aurkeztu.
Azaroaren 6an amaituko da lanak aurkezteko epea.
Lehiaketa honen XXVI. edizioan, iaz, 26 idazlan aurkeztu ziren, aurreko urteen antzerta.era, 2015ean 30 idazlan izan baitziren eta 2013an 27. Lehiaketak hiru modalitate ditu: narrazio laburrean 13 idazlan, olerkian 8 idazlan eta bertso-paperetan 5.
EGILE BERRIENDAKO EUSKARAZKO LITERATUR LEHIAKETA, XXVII edizioaren Oinarriak




