Izen emateak: inklusio, buruhandiak egiteko tailerra eta haurrentzako yoga

ARG: Pixabay, Jan Ciganek

Datorren astea, uztailaren 11tik 16ra, bost proposamenekin datorkigu. Haietako hirutan izen ematea eskatzen da: Astelehenean inklusioaren inguruko tailerra liburutegian, asteartean haurrentzako yoga saioa Los Llanosen, eta ostegunean buruhandiak egiteko tailerra, Los Llanosen ere. Azpian informazio gehiago.

Ez dira, baina, ekitaldi bakarrak. Uztailaren 15ean Kalakan izanen dugu kontzertuan, 21:30ean Lizarrako San Nikolas plazan (Elkarguneak zikloaren barruan). Sarrerak aldez aurretik erosita 4 euroan, bertan hartuta 5. Uztailaren 16an, aldiz, Tor Magoaren “Hator magiara” ikuskizuna Muetz herriko plazan (Gesalatzen), 19:30ean.

  • Uztailaren 11n, astelehena: “Ezagutu zure superboterea: Inklusioa tailerra, 10:00etatik 12:00etara. Tailerra Lizarrako liburutegian izango da eta aldez aurretik izena eman beharko da, liburutegian bertan edo 948 55 64 19 telefonoan. Adina: 8-12 urteko haurrei zuzendua.

Tailer honetan desgaitasuna duten pertsonen beharrak zein diren ezagutzeko superboterea dugula ikasiko dugu. Desgaitasuna duten pertsonak uler ditzakegu, mundua eta jarduteko modua haien beharretara egokituz. Hainbat bideo ikusiko ditugu, desgaitasuna simulatuko dugu, enpatiarekin jokatuko dugu eta esperientziak partekatuko ditugu. Helburua honako hau da: haurrek uler dezatela desgaitasuna duten pertsonok askoz gauza gehiago egin ditzakegula besteek ingurua errazago jartzeko ahalmena erabiltzen dutenean.

  • Uztailaren 12an, asteartea, Yoga saioa haurrentzat, 19:00etatik 20:30era. Los Llanos parkean, Kulturagunea eta Ikastolaren arteko itzalean. Gehienez ere 12 haur, eta izena emateko 672 05 01 55 whatsappean. Adina: 3 eta 12 urte artean. Tailerra Maialen Zabalbeaskoak eskainiko du eta Gareanek antolatzen du.
  • Uztailaren 14an, osteguna, Buruhandiak egiteko tailerra Paxorekin 19:00etan. Los Llanos parkean, Kulturagunea eta Ikastolaren arteko itzalean. Gehienez ere 20 haur, eta izena emateko 672 05 01 55 whatsappean (uztailaren 10erako!). Prezioa 6.5 euro dira, eta tailerrean bertan ordainduko da.

Adina, 5 eta 12 urte bitartean. Bestalde, 5-9 adinekoek heldu baten laguntza beharko dute. Adi! “Burua”ren diseinua aldez aurretik aukeratu behar da (ikusi kartela eta aukeratu diseinua). Izen ematea eta aukeratutako burua, uztailaren 10erako adierzi behar dira, honako whatsappean: 672 050 155

Aukeratu zure buruhandi diseinua!

 

15ean Ostiralean Kalakan kontzertuan Lizarrako San Nikolas plazan (sarrerak hemen)

16an, larunbatean Tor Magoa Muezko plazan 19:30ean (Gesalatz)

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena