Ostegunean ireki zen Nafarroa Oinez 2027ren denda, Aurora Álvarezen jabetzako lokalean, Gartzia Berrezarlea kalean (udaletxearen atzealdean). Inaugurazio-zinta lau ikaslek moztu zuten: Ekhia Etxabarri, Joel Capitán, Udane Arbeloa eta Eñaut Moro
Lizarra Ikastolak Nafarroa Oinez 2027 ekimenerako denda inauguratu zuen azaroaren 12an. Aurrena, kalejiran abiatu ziren ikastolatik eta ondoren lau ikaslek moztu zuten zinta. Noski, ezin falta otamena, ekitaldiari amaiera emateko txokolatea eskaini zen.
Dendan OINEZ, HERRITIK ERROTIK lelopean sortutako materiala dago salgai. Denda boluntarioek irekiko dute, batetik, astelehenetik ostiralera arratsaldez (17:00etatik 20:00etara), eta bestetik ostegun eta larunbat goizetan ere (11:00etatik 14:00etara).
Lizarra Ikastolak eskerrak eman nahi dizkie lokalaren jabeari, Aurora Álvarezi, eta inaugurazioa zein dendaren funtzionamendua posible egingo duten boluntarioei ere.





