Izen ematea irailak 27 arte: gure denda, ostatu, elkarteak, zerbitzuak… ARIGUNE!

Euskaraldia 2.0 ate-joka dago, azaroaren 20an hasiko da eta horra bidean bi mugarri garrantzitsu ditugu asteburu honetan. Batetik, irailaren 24an, ostegun honetan, abiatuko da norbanakoen izen ematea: Ahobizi eta Belarriprestena, eta azaroaren 19ra arte luzatuko dena.

Eta, bestetik Ariguneen izen ematea amaituko da, azken eguna irailaren 27a izanen baita. Ariguneak euskaraz lasai, eroso aritzeko espazioak dira: dendak, ostatuak, enpresak, elkarteak, zerbitzuak… bi eratakoak izan daitezke, kanpora begirakoak eta barnera begirakoak. Lizarraldean jada hasiak dira Ariguneak izena ematen, Ameskoan, Lizarran, Lodosan eta Deierrin momentuz eta askotarikoak dira, eskolak, zerbitzuak, elkarteak, nekazariak, dendak… baina oraindik ere asko falta dira. Animatuko zara? Online izena eman dezakezu.

Arigunea? Zer da? Nor izan ahal da?

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena