Bardoak bueltan datoz! Final handia urriaren 17an Lizarra Ikastolan

Jakina denez Bardoen azken fasea egin gabe geratu zen udaberrian. Bada, bueltan da berriro!

Nafarroako Bertsozale Elkarteak adierazi du “segurtasun eta prebentzio neurri guztiak” beteko dituela eta, hortaz, aforoak mugatuko direla, segurtasun tarteak, eskuak garbitzea, maskarak janzte… eta, tamalez, aurreikusitako otorduak ez dira eginen.

Finala Lizarra Ikastolan izanen da urriaren 17an 17:00etan, larunbata, eta irailaren 28tik aurrera salgai egongo dira, Ikastolan bertan, eta baita www.bertsosarrerak.eus atarian ere. Saldu gabe geldituko balira, finalaren egunean bertan ere jarriko lirateke salgai, 15:30etatik aurrera, leihatilan. Sarreraren prezio arrunta 12 euro izanen dira, Elkarteko bazkideentzat hamar euro, eta 7-16 adinekoentzat zortzi euro.

Argibide gehiago Bardoen webean: Urriaren 2an itzuliko dira Bardoak plazara, ia zazpi hilabeteko etenaren ostean

 

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena