Aste honetan hiru proposamen (Adi! izen emate batzuk astelehenerako)

Aste honetan hiru proposamen ekartzen dizkizugu. Batetik, euskara ikasteko mikro-ikastaroa astearte, asteazken eta ostegunean. Euskara heldutan ikastearen inguruan mito ugari ditugu: zaila dela, “beranduegi” dela (berdin du zein adina duzun), ez dut balio hizkuntzak ikasteko… behin ikasten hasita, askok deskubritzen dute mito horiek ez direla egia edo, bederen, erlatiboak direla. Hori dela eta Deierriko udalak herritarrei proposatzen die probatzeko. Izen ematea gaur, astelehena, arte.

Bestalde, larunbatean, eta Deierriko udalaren eskutik ere, haurrentzako tailerra: Txotxongiloen mundua. Izen ematea astelehena arte.

Azkenik, joan den ostiralean Lizarraren Interpretazio Zentroa aurkeztu zuten udaletxe zaharraren eraikinean. Ega ondoko hiria sakonean ulertzeko tresna bikaina, bertako zein bisitarientzat. Eta, esan beharra dago, oraingoan euskarak nahiko leku duina du, euskalduna ez da arrotz sentituko bere etxean. Zentroa hobeki ezagutzeko bisita gidatuak antolatzen ari dira, asteburuan behin euskaraz, eta datorren larunbatean bigarrena izanen da 18:30ean. Erreserba egiteko, turismo bulegoan, 848 420 485 edo oit.estella@navarra.es

Helduetan euskara ikastea nola egiten den ezagutu nahi? Deierriko udalak dastatze mikro-ikastaroa eskaintzen du. Izen ematea gaur, astelehena, amaitzen da

Haurrentzako tailerra larunbatean, “Txotxongiloen mundua”. Izen ematea astelehera arte!

Lizarrako Interpretazio Zentroa ireki berri dute, ezagutu nahi? Aste hauetan bisita gidatuak izanen dira, astean bat euskaraz. Larunbat honetan 18:30ean. Izen ematea turismo bulegoan

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena