Uda honetan gozatu euskaraz Euskaraz Kilika programarekin, aurten baita aurrez aurre ere! Nafarroa osoko haurrak elkartuko dira, LH 5 eta 6. mailakoak, eta hiru lekutan eginen dira saioak: Lizarran, Iruñean eta Tafallan, horietako edozeinetan izena eman dezakezu. Aste eta leku bakoitzean lau egun, goizez, 8 ordu osotara. Saioetan erronka ez lehiakorrak eta jolasak egingo dituzte, hezitzaile batek gidatuta ginkanak, ihes-gelak, asmakizunak, erronkak, talde jolasak…
Lizarrako saioan izena emateko epea ekainaren 23ra arte (besteak 30era arte), eta Lizarrako saioak Los Llanos Kulturaguneko Alfonso Ugarte aretoan izanen dira, uztailaren 1etik 4ra. Bi ordutegi aukeran, 10:00-12:00 eta 12:00-14:00, eta adin tartea 10-12 urte (LH 5 eta 6).
Beste lekuak eta egutegia:
- Lizarra / Musika Eskola / uztailaren 1etik 4ra.
- Tafalla / Ludoteka / uztailaren 15etik 18ra
- Iruñea / Civivox Sanduzelai / uztailaren 21etik 24ra
- Iruñea / Civivox Juslarrotxa / uztailaren 28etik 31ra.
Bi ordutegi aukeran: 10:00-12:00 eta 12:00-14:00.
Izen emateak doan. Izen emate epea: Lizarrako saioa ekainaren 23ra arte, besteak ekainaren 30era arte. Dindaia.eus webguneko Euskaraz Kilika aurrez aurre atalean.