Irakurle klubak antolatuta, Itxaro Borda egon zen Lizarrako liburutegian abenduaren 12an. Saioa azaroaren 29rako aurreikusia zegoen baina Itxarok ezusteko bat izan zuen eta abendura atzeratu behar izan genuen. 20 lagun inguru bildu ginen Liburutegiko sotoan. Boga-boga liburuaz aritu ginen, Amaia Ezpeldoi detektibearen azken abenturaz eta Euskal Herriaz Amaiaren bitartez, Itxarok ematen duen ikuspegiaz. Saio goxoa izan zen eta Itxaro gustura egon zen gure artean, Lizarra lehendabiziko aldiz bisitatuta.