Gartxot filmaren emanaldia Lizarran; EHE-ren hausnarketa.

Gartxot filmaren argazkia Kultur Etxean

Atzo arratsaldean Lizarrako Euskal Herrian Euskarazek kultur-etxean antolatutako Gartxot filma ikustera 39 lagun batu ziren; animaziozko luze-metrai honek bi sari irabazi ditu. Filma hasi aurretik baina, 3 idei nagusi azpimarratu nahi izan zituen EHE-k filmaren interesgarritasuna adierazteko:

– Izenburua bera: Konkistaren aitzineko konkista.

Azken urte hauetan, 2012an bereziki, Nafarroa Garaiak bizi izan zuen konkistaz luze hitz egin da. Baina soilik edo gehienbat bizitako konkista politikoaz. Konkista kultural eta linguistikoaz apenas entzun dugun ezer, horregatik interesgarria zaigu gaia azaleratzea. Konkista kultural eta linguistikoa askoz lehenago abiatu baitzen eta egun oraindik horretan darrai, indarrean diren hizkuntza politiketan oinarrituz.

– Akulturizazio eta asimilazio prozesuaren ideiaz hausnartzeko balio digu.

Egun oraindik, gure egunerokotasunean euskaldunok lehen pertsonan bizi dugun akulturizazio eta asimilazioa prozesua, kasu askotan eta euskaltzale askoren artean, gaztelera edo frantsesa “gure” hizkuntza propioak ere badirela barneratzera iristeraino (garai hartan latina). Esanguratsua da hezkuntzaz egiten den erabilpen politiko asimilatzailea, Wert (Espainiako hezkuntza ministroak) azken egunetan egin berri dituen adierazpenak datozkigu gogora.

– Pertsonaiek betetzen dituzten rol-ak eta egun topatzen ahal ditugunak.

Euskaldun kontzienteak, erdaltzaleak eta erdaltzaleen aldeko euskaradunak.

Behin filma ikusita, EHEtik euskaraz bizitzearen aldeko hautua indartzeko deia luzatu zen. Maila pertsonal zein kolektiboan urratsak emanez gero bestelako aldaketa politiko zein juridikoak eragin ahal izango baititugu Euskal Herrian euskaraz bizitzeko bidean.

IRUZKINA IDATZI

Mesedez idatzi zure iruzkina!
Mesedez idatzi hemen zure izena